Quantcast
Channel: Mundua Begira
Viewing all articles
Browse latest Browse all 11

Baionako Konferentzia

$
0
0

Aiete 2 izango zela aurreratu zuten komunikabideak, baina antolatzaileek berehala azaldu zuten errepikapena baino Baionan antolatu behar zuten konferentzia Aieteko bide orriaren Ipar Euskal Herrirako zehaztapena zela. Hori jakinda ere, bukaera aldean Kotte Ecenarrok irakurritako deklarazioa harritu egin ninduen. Eduki zehatzean sartu baino, deklarazio horrek dituen zenbait printzipio azpimarratu nahi nituzke. Gatazka politikoa da eta konponbide politikoa behar du. Elkarrizketa da bidea, alderdi guztien arteko elkarrizketa. Elkarrizketa horren denbora eta gaiak denen artean zehaztu behar dira. Nazioarteko bitartekariak oso lagungarriak izan daitezke. Eta amaitzeko, Ipar Euskal Herrian burutuko den elkarrizketa honen modukoa Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetan ere garatu beharko litzateke.

Oinarri sendoak dauzka Ipar Euskal Herriko alderdiek hasi duten prozesua. Alderdi ordezkarien arteko debateak argi utzi zuen haien arteko beharrezkoa den konfiantza egon badagoela. Hegoaldekoak garenentzat pentsa ezina den debatea izan zen. Alderdi guztien ordezkariak publikoki eta panel amankomun batean gatazkaren konponbidearen inguruan hitz egiten, oinarri orokor gehienetan bata bestearekin ados. Barkatu baina oraindik ere zaila egiten zait Otegi, Basagoiti, Lopez, Barcina eta Urkullu antzeko egoera batean imajinatzen. Baina dudarik ez daukat, eguna helduko da. Goiz ala beranduago baina iritsiko da.

Nazioarteko parte hartzaileek argi esan zuten, konponbidearen giltza euskal herritarren esku dago. Gu gara konponbidea atzeraezina bilakatu dezakegun bakarrak. Blokeo, negazio eta arazo guztien gainetik eta aurrean, euskal jendartea aurrera egiten badu prozesu hau geldiezina izango da. Eta sentsazioa daukat


Viewing all articles
Browse latest Browse all 11

Trending Articles